Azaroaren 25eko kanpaina aurkeztu dute. (Argazkia: Malen Aldalur)
Indarkeria Matxistaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu udalak.
Dukiñe Agirrezabalaga berdintasun zinegotziak azaldu du indarkeria matxista ez dela soilik emakume erailen zerrenda dramatiko bat:
“Tratu txarrak, bortxaketak, etxeko indarkeria ekonomikoa, gizon izate hutsagatik gehiago direla uste dutenek egindako mehatxuak eta irainak…”. Gizarteak bezala, erakundeek ere indarkeria mota horri aurre egin behar diotela uste du.
Horregatik
‘Ez da ez’ leloa errepikatzen jarraituko dute udaletik eta herritarrei dei egin die ez daitezen indarkeria eta delitu horien konplize bihurtu.
Hori dela eta, 140 puntu lila banatuko dituzte Dbuseko autobusetan, 1.000 pegatina auto, saltoki, erakusleiho eta bestelakoetan eta pankartak jarriko dituzte udalean eta Goiko jauregian.
Usandizagako diseinuko ikasleek diseinatu dute kanpainako material grafikoa eta errealitate matxistaren betaurrekoak sortu dituzte. Honela azaldu dute: ” Kanpaina hau ez dago jarrera matxisten erasotzaile edo biktimei zuzendua, jarrera hauen lekuko diren gazteei baizik. Egunero indarkeria fisikoa ez diren egoera matxisten lekuko gara. Horietan ohituta gaude eta zoritxarrez ez gaituzte harritzen. Errealitate matxista hau ikusi eta salatzeko garaia da”.
Azkenik honako testu hau irakurri dute:
“Gauean etxera bakarrik itzultzearen beldur izatea, EZ da birtuala, ERREALA DA.
Modu lotsagabe batean piropoak jasotzea, EZ da birtuala, ERREALA DA.
Gizon zuzendari gehiago egotea emakumezkoak baino, EZ da birtuala, ERREALA DA.
Haurdun egoteagatik lanetik botatzea, EZ da birtuala, ERREALA DA.
Zure mugikorra kontrolatzeko eskubidea izatea, EZ da birtuala ERREALA DA“.
Datozen egunetako egitaraua:
Azaroak 25:
- Indarkeria matxista kirolean hitzaldia Waterpolo Donostiaren eskutik. 18:00etan, Txara 1.
- Women in black, 18:30etan Bulebarrean
- Manifestazioa koordinakunde feministak deituta 19:00etan Bulebarretik.
- Udaleko Musika eta Dantza Eskolako bandaren eskutik kontzertua. 20:00etan Udalbatza aretoan.
Azaroak 27:
- Camino de flores izeneko performancea Artzain Onaren katedralean 12:30etan.