Euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizkeriari buruzko solasaldia egingo dute Bageran
Izenek sexuaren araberako bereizkeria bultzatzen dutela ohartuta, gaia ikuspegi feministatik jorratzeko beharra sentitu zuten Bilgune Feministako kideek. Hausnarketa kolektibo horren emaitza da Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa liburuxka, Emagin elkartearekin elkarlanean egindakoa. Pertsonen izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen garrantzia jendarteratu eta gogoeta piztea izan da helburua.
Gai hau oinarri hartuta, analisi sakona eta desobedientziarako praktiken proposamena egin dute. Haien lanketa ezagutzera emateko solasaldia egingo dute azaroaren 24an, ostegunean, Bagera elkartearen egoitzan (19:00).