Loiolako geltoki berriko lanak martxa bizian
Oinezkoei lehentasuna eman eta Loiolako etorbidea bulebarizatzea da asmoa.
Bide horretan beste pauso bat eman dute orain. Donostiako Udalak eta Eusko Trenbide Sareak hitzarmen bat sinatu dute geltoki berriaren inguruko lanak egin ahal izateko. Behin Loiolako zubibide berria amaituta, trenbidea zegoen espazioa hutsik geldituko da. Gune hori udalaren esku utziko du Eusko Trenbide Sareak, eta honek 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du gune berri bat sortzeko bertan.
Loiolako tren geltoki berriko lanak nahiko aurreratuta daude. Lan hauek amaitu zain daude gainera inguru guztia birmoldatzeko.