Parte Zaharreko turismoa izango dute eztabaidagai auzotarrek
Turismoa Parte Zaharrean izeneko mahai ingurua egingo dute azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan San Jeronimoko kriptan.
Nerea Kamio turismo ikertzailea, Oscar Garcia Turismo gradu ostekoa eta Miren Urkixo Deustuko Unibertsitateko irakaslea egongo dira mahaiaren bueltan.
Parte Zaharrean bizi elkarteak antolatu du egitasmoa auzoko turismoaren inguruan gogoeta egiteko asmoz.