Txantxarreka gaztetxeari distira atera diote
Antiguako Txantxarreka gaztetxean. Konponketa batzuk behar zituen, eta hainbat bizilagunek deialdiarekin bat egin zuten. Pare bat leiho konpondu dituzte, baita bonbilla eta entxufe batzuk ere. Baratzeko lurra ere garbitu dute, eguraldi txarrarekin hondatu egin zelako.
Sarrerako fatxada margotu dute, eta gaztetxearen inguruko belar txar guztiak kendu dituzte. Atzeko fatxada ere margotzen hasi ziren. Azken lapurretan ate bat hautsi zieten, eta inguruan zeuden zabor guztiak atera dituzte. Finean, hautsita zeuden gauzak konpontzen saiatu ziren, gaztetxeari distira ateratzen. Hogeita bost lagun inguruk parte hartu zuten auzolanean, eta auzotarren lana eskertu du Txantxarrekako Jon Agirre kideak, auzoak erantzun egin duelako.
Beste auzolan bat egiteko asmoa dute, auzolana hasi zutenean konturatu zirelako gauza gehiago egin behar zirela. Beste deialdi bat egingo dute, azken ukitua emateko Txantxarreka gaztetxean.
Larunbatean auzolana egin zuten