"Antzerkia bikaina da, segunduro zerbait berria jasotzen duzu"
Katapulta plataforman. Bere ibilbideaz eta antzerkiaz hitz egin du elkarrizketan.
2002. urtetik umorezko bakarrizketak eta antzerki munduan sartuta dabil. Urte hauetan guztietan emanaldi asko eta asko egin ditu, Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan, bereziki, gaztetxe, taberna eta herri antzokietan. 2010. urtean Aldatzen Laguntzen antzerki taldea sortu zuen, eta gaur arte hiru antzezlan sortu eta idatzi ditu: Oteitza=/= Gizartea, Ispilua eta Amets Zirkoa Salgai!
Ostiralean, azaroak 25, Aieten izango da. Etxadi tabernan Mil a zien baietz barrez lehertu bakarrizketa egingo du 20:00etan.
Zergatik deitzen diote Txiki? Nola hasi zen bakarrizketa eta antzerkia egiten? Nolako umorea gustatzen zaio egitea? Ion Martinez ‘Txiki’ antzerkigile eta aktorea (Donostia, 1980) elkarrizketatu dute