Arroka kaleko auzia "ezkutuan" lantzen ari direla salatu du Irabazi Donostiak
proiektu proposamen bat ere aurkeztu zuten auzotarrek.
Irabazi Donostiak lanen jarraipena egiteko konpromisoa erakutsi du. Uste dute frontoia bota edo ez bota, auzotarrekin adostu beharreko gaia dela. Horretarako herritarren eskura informazio zehatza jartzeko eskatuko dute, eta parte hartze prozesu bat ere bai, “erabakitzen dena erabaki, guztien artean eta ahalik eta gardentasun handienarekin egin dadin”.
Zentzu horretan, “alferrik da munduko foroetan parte hartzeaz hitz egitea, udal gobernuak auzotarren bizkar hartzen baditu gero erabakiak”, salatu du Alejandrok.
Irabazi Donostia taldeko kideek gogor salatu dute udal gobernuak Arroka kaleko frontoiaren aurrean duen jarrera. “Ezkutuan, auzotarrei bizkarra emanda” ari direla adierazi dute, eta “gardentasunez eta erantzukizunez” jokatzeko eskatu diete udal gobernuko kideei.
Amaia Martin eta Loic Alejandro, Amara Bai auzo elkarteak frontoiaren gaia aztertzeko antolatu zuen mahai inguruan izan ziren. Alderdi guztiak gonbidatu bazituzten ere, Irabazi Donostia eta EH Bilduko kideak joan ziren soilik.
Mahai inguruan, frontoia eraberritzeko