Txofreko zezen plaza, 1920an. (Argazkia: Martin Ricardo-Kutxa Fototeka)
Udaleko zinegotzian urte batzuk eman zituen arren,
Mikel Ubillosek (Parte Zaharra, 1960) hezkuntza munduan egin du lan gehienbat. Azken lau urteotan, Gros eta Uliari buruzko informazioa bildu du berriki argitaratu duen kontsulta liburu batean –
Una mirada a Gros y Ulia (1900-1950)–, bertan
eman diren aldaketak nolakoak izan diren azaltzeko.
Aurreko larunbatean, liburua ezagutzera emateko asmoz,
ibilaldi bat egin zuen Ubillosek bi auzoetatik. Bada, izan zuen arrakasta ikusita – 30 lagunentzako tokia zegoen eta, azkenean, 40 lagun elkartu ziren– ibilaldia errepikatzea erabaki du. Bi ordu eta erdi iraungo du eta bertaratzen direnek garai hartako pertsona baten azalean jarriko dira. Hala,
abenduaren 3an izango da hurrengoa, eta 10:00etan abiatuko da Euskadi plazatik. Oraindik plaza gutxi batzuk geratzen dira, eta Okendo kultur etxean izena eman daiteke.
IRUTXULOKO HITZAk Ubillosekin hitz egin du, eta
ostiralean argitaratuko du elkarrizketa osoa. Liburua eskuratzeko bi gune daude: Bart taberna (Usandizaga kalea, 8) edo Gure Etxea taberna (Sekundino Esnaola, 50).