Tattoo Circus Txikia hartuko du larunbatean, kartzelaren aurkako jardunaldi antiautoritarioak. Bertan espetxean sortutako artelanak erakutsi nahi zituzten. Zehazki, Donostia 2016k Koldo Mitxelenako Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketan zentsuratutako euskal preso baten obrak.
Azkenean, baina, artelan hauek ez erakustea erabaki du Tattoo Circus Txikiaren antolatzaileek: “egunotan gaiak eragindako dimentsioa aintzat hartu dugu. Sortzailea eta bere sorkuntza lanarekiko beharrezkoa den zaintza errespetatu nahi dugu, honenbestez obra hauek ez dira Txantxarrekan erakutsiko“.
Txantxarreka gaztetxeak
Aurrerantzean eta gai honen inguruan proposatuko diren jardueretan parte hartzeko gonbitea egin dute: “Zentsurari eta zentsurak eragiten duen beldurrari lan kolektiboarekin erantzungo diogu. Kolore guztietako uniformatzaileei aurre egingo diegu, espazio libreak eraikiz, espazio libreetan jardunez, hortxe aurkituko gara”.