'Urtain' antzezlana euskaratu du Zurriola antzerki eskolak
Jose Manuel Ibar Aspiazu, munduaren kontra borrokatu zen gizon txiki baten historia. Benetan borrokatu ere, nor zen jakin nahian, berak esaten zuen bezala, ‘zer egin dut nik egiten dudan guztia zikina izateko?’ argitzeko ahaleginean.
Ainara Mendiolak euskaratu egin du Juan Cavestanyren obra, eta Zurriola antzerki eskolako aktoreek interpretatuko dute euskaraz ostegunean, Gazteszenan, azaroaren 24an. “Urtain ikur gisa erabili zuten, marka gisa. Zezenaren marka zen, koñakarena, bi potro dituen Espainiarena, Francori hainbeste gustatzen zitzaion kastako Espainiarena. Eta gainera euskal herritarra zen!”, dio Zurriola antzerki taldeak antzezlanaren deskribapenean.
2010ean Animalario taldeak estreinatu zuen Urtain antzezlana, Andres Limaren zuzendaritzapean. Espainiako Max sarietan 12tik 9 sari eskuratu zituen lan hark. Urtain edo