Amaiur parkea egokitzea adostu du udalbatzak. (Argazkia: Mikel Goñi)
Amarako Amaiur parkea egokitzea adostu dute udalbatzarrean.
Amara Berri auzo elkartearen eskaerak eraman ditu EH Bilduk eztabaidara, eta gainerako alderdi guztien adostasuna jaso dute.
Parkea egokitzea nahi dute auzotarrek: mahaiak eta eserlekuak jarri, argiteria egokitu, bideak txukundu edo haur nahiz adinekoentzako jolasak jartzea, besteak beste.
Egokitzapenak onartu arren, aldaketa integralik ez dutela egingo onartu du Alfonso Gurpegi Gune Publikoetako zinegotziak. Amaiur parkerako partida berezirik ez dute aurreikusi, baina hiri altzarien edo parkeetarako partidak erabiliko dituzte. Dagoeneko ari dira
txakurrentzako gune berezi bat egokitzen Osinaga aldean. Eta Euskararen egunaren harira, Nafarroako Amaiur herriko harriarekin egindako monolito bat ere jarriko dute datorren astean.
Bestalde, parkea txukuntzearekin batera, Amarako berdegune hau Musika Parkean jaialdirako agertoki izatea ere eskatu dute auzotarrek. Eskaera bideratua dago jada, eta Donostia Kultura izango da aukera hori aztertuko duena, baina Gurpegik aurreratu duenez, “harrera ona” izan du ideiak.