Amara Berriko jaietako herri bazkaria. (Argazkia: Malen Aldalur)
Amara Berriko jaietan bi eraso sexista egon direla salatu du Super Xagu Amara Berriko jai batzordeak. Jaietan salaketarik egon ez bazen ere erasoen berri gerora izan dutela azaldu dute.
Erasoen aurrean salaketa publikoa egiteko deia luzatu du jai batzordeak: Azaroaren 26an, larunbata, 12:00etan Lakuntzako Anttoni enparantzan. Erasoak salatzeko agerraldiaz gain
permormance bat egitea ere aurreikusten dute eta arropa eta oihal moreak ekartzeko deia egin dute.