Amiantoaren mapa egingo dute
Lehen zundaketen arabera, Altzako kiroldegian ez dago amianto arrastorik.
ez dute amianto arrastorik aurkitu, beraz, datorren astean eraiste lanekin hasiko dira.
Dena dela, arazoa orokorragoa izan daitekeela adierazi dute. Hau da, baliteke kutsatutako eremua zabalagoa izatea. Horixe da hain zuzen ere udal ordezkariek aztertu nahi dutena. Altzako kiroldegi inguru guztia aztertuko dute, eta hiriko beste hainbat gune ere bai.
“Altzan piztu da alarma, baina arazoa hiri osora zabaldu daitekeenez, arazoari aurre egiteko abiapuntua izan daiteke”, esan du Eneko Goia alkateak. Horregatik, amiantoaren mapa moduko bat ere osatuko dute, amiantoa egon daitekeen guneak identifikatzeko.
Kiroldegiaren lanak atzeratu arren, herritarren osasuna lehenetsiko du udalak. Horregatik, Osalanekin elkarlanean, amiantoarekin zuzeneko harremana izan duten herritarren zerrenda egingo dute. Zerrenda horretan kiroldegiko langileak edo inguruko bizilagunak egon daitezke. Dena dela, lasaitasun mezua igorri dute udal ordezkariek, “amiantoak ez du kalterik eragiten manipulatzen ez den bitartean”, esan du Alfonso Gurpegi zinegotzi sozialistak.
Altzako kiroldegia eta amiantoa hizpide izan dituzte gaur udalbatzarrean. Irabazi Donostiak aurkeztutako mozio baten harira, talde guztiek eztabaidatu dute gaiaren inguruan, eta herritarren osasuna beste guztiaren gainetik jartzea adostu dute.
Jakina da kiroldegi inguruko lurretan agertu dela amiantoa, eta horrek hasierako aurreikuspenak aldatu ditu. Hau da, lanen hasiera atzeratu du, eta gainera proiektua bitan banatuko dute: kiroldegia bera batetik, eta inguruan egingo dituzten pistak bestetik.
Azken zundaketen arabera, kiroldegiko galdara eta hodietan