Bizikleta publikoak.
Mugikortasuna hizpide izan dute berriro gaurko udalbatzarrean.
Irabazi Donostia taldeak bizikletak aparkatzeko gune estali gehiago eskatu ditu. Pozik agertu da Loic Alejandro zinegotzia autobus geltokiko aparkalekuarekin, baina gehiago behar direla nabarmendu du.
Alejandroren arabera, aurreikusita dauden gune estali guztiak Erdialdean edo hiriko gune zelaietan kokatuko lirateke. Halaber, erabilera aztertuz gero hiriko
ekialdean erabiltzen da bizikleta gehien batetik bestera mugitzeko. Eta bigarren postuan mendebaldeko auzoak daude.
Hori dela eta, “ertzetako auzoetan erabiltzen bada gehien, ez da bidezkoa azpiegitura gehienak erdialdean jartzea”, esan du Alejandrok. Horregatik, bizikletentzako azpiegitura estaliak auzo guztietan “modu orekatuan” eskaintzeko eskatu du.
Pilar Arana Mugikortasun zinegotziaren arabera, “beharren arabera” zehaztuko dute azpiegituren kokalekua. Gainera, bizikletentzako
gune estaliak geltokietan, -hala autobus geltokian nola EuskoTrenen geltokian-, daudela azpimarratu du, eta horrek ez duela zerikusirik auzoarekin.
Irabazi Donostiak aurkeztutako mozioak ez du nahikoa onarpenik jaso.