Espainiako errege-erreginak Donostian izango dira abenduaren 5ean
Donostian izango dira abenduaren 5ean Espainiako errege-erreginak. Hain zuzen ere, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak antolatzen duen Arte Ederretako Merezimendurako (sic) Urrezko Domina ekitaldian, Viktoria Eugenian.
Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango dela zabaldu du Argia aldizkariak, eta azaldu du gonbitatuei bertan 11:30etan egoteko eskatu dietela, nola jantzita joan agintzeaz gain: gizonezkoek jantzi iluna eraman behar dute eta emakumezkoek soineko motza.Ekainean izan ziren azkeneko aldiz Donostian San Telmo Museoko ‘1516-2016. Bake-itunak’ erakusketaren inaugurazioan.