Sukaldari donostiarrari Bartzelonan duen Lasarte jatetxeagatik eman diote izar berria.

Martin Berasategi, orain arte zituen zazpi izarrekin; egun, zortzi ditu (Argazkia: Martinberasategui.com)
Urtero bezala, azaroa amaieran,
Michelin gidak eskaintzen dituen izarrak banatu dituzte. Orain arte, Berasategi izan da estatu osoan izar gehien zituen sukaldaria. Bada, aurten,
nagusitasun hori berritsi dute Michelinekoek. Izan ere, Bartzelonan duen
Lasarte izeneko jatetxeagatik eman diote hirugarren izarra; beraz, egun, zortzi Michelin izar ditu sukaldari donostiarrak. Horri esker, gainera, sukaldari bakarra da hiru izarreko bi jatetxerekin: Berasategi eta Lasarte.
Gironan banatu dituzte sariak, eta Euskal Herriko jatetxeek ez dute beste izarrik jaso. Hala, Arzakek, Berasategik, Akelarrek, eta Azurmendik beren hiru izarrei eutsi deite, eta Mugaritzek biei.
Berasategiren lana
TripAdvisor gidak ere bikain puntuatu zuen duela hilabete.
Bigarren urtez jarraian munduko luxuzko jatetxe onena izendatu dute erabiltzaileek.