Udalak ere, indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eguna da gaurkoa, eta udal ordezkariek ere halaxe egin dute. Talde guztietako ordezkariek bat eginda irakurri dute erakunde-adierazpena_goizean.
Udaletxeko balkoian jarri duten kartelak ere argi erakusten du udalaren jarrera. Edonolako indarkeriari aurre egiteko udalak bitarteko ekonomikoak eta giza baliabideak jartzeko konpromisoa hartu du.
Gaur hainbat adierazpen, protesta eta aldarrikapen egingo dituzte emakumeen aurkako indarkeria salatzeko.