3 eta 13 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte, 16:30etik aurrera.

Igandeko
39. Maratoian parte hartuko duten
7.000 lasterkarien aurretik,
haurrak ere izango dira protagonista asteburuan. Izan ere, bihar (larunbata), 16:30etik aurrera, Zurich Maratoi Txikiaren Festa egingo dute Anoetako estadioan,
Gipuzkoako Atletismo Federazioaren mendeurrena ospatzen duten honetan. Hala, txikiei zuzendutako
lehendabiziko maratoia izango da, eta asmoa da datozen urteetan ere ekitaldi berriak egitea.
3 eta 13 urte bitarteko umeek hartu dezaekete parte lasterketan. Ez da denborarik, ez sailkapenik egongo. Federazioko Kirol zuzendari Goizane Alvarezek esan du horrelako jarduerek
aukera ematen diete haurrei kirolaren kulturan hezteko: “Topaketa soziala izateaz gain, festa giroan, lagunekin eta familian ekitaldiak balio du haurrei erakusteko kirola ez dela bakarrik ahalegin fisikoa eskatzen duen jarduera bat, baizik eta ondo pasatzea ere posible dela”.