Zeintzuk izan dira albiste irakurrienak?
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.
‘Amarako Arrokako frontoirako proposamen bat aurkeztu dute’
Egungo frontoirako alternatiba baten berri eman ziguten asteartean. Amarako Oihana Santolaria arkitektoak diseinatu du proiektua, eta auzoko bizilagunen batzorde iraunkorraren oniritzia du. Irutxulo.hitza.eus-eko albiste irakurriena izan da.
‘Amarako frontoia babesteko jaialdia, iruditan’
Pilota partidak, kalejira eta Arrokako frontoiaren aldeko argazkiak egin zituzten igandean Amaran. Bizilagun askok argazkiak egin zituzten Arrokako frontoia ez botatzeko eskatzeko kartelarekin. Irudi bilduma bat egin zuen Irutxuloko Hitzak eta bisita asko izan ditu.
‘Taldean eta lagun giroan entrenatzeko: Lila-Korrika’
Donostiako Atletiko-ren ekimenez, Lila-Korrika egingo dute abenduaren 11n, 10:00etan. Emakumeak animatu nahi dituzte taldean eta lagun giroan entrenatzera, martxoaren 5eko Lilatoirako prestatzeko.
‘XXI. mendeko sagardoa’
Aste honetan ere albiste irakurrienen zerrendan sartu da Andatz eta Txurizko sagardoei buruzko erreportajea.
‘Antzinako euskal berokia berpizten’
Groseko Oihane Pardo diseinatzaile eta arkitektoak antzinako euskal beroki bat berreskuratu du. Izan ere, garai batean, kaikuak edo lekeitiarrak bezala ezagutzen ziren jantziak oso ohikoak ziren euskal arrantzaleen artean. Geroago, gizarteko beste jendearengana zabaldu zen kaikua eramatearen ohitura. «Eskoletan haur askok erabiltzen zuten berokia», kontatu du Pardok.
«Ligatze kontuetan beti entrenatuta egotea komeni da»
DSSirez egitasmoko Nerea Sancho eta Ibai Fresnedo elkarrizketatu genituen. Ligatzeko moduak landu eta erotismoa bultzatzeko jarduerak egiten ari dira.
‘GuraSOSen mobilizazioarekin bat egin dute Imanol Agirretxek eta Asier Illarramendik’
Herritarren osasuna babestuko duen irtenbide bat adosteko eskatu dute hainbat aurpegi ezagunek, tartean Realeko bi jokalariek.