Altzatarrari omenaldia egin diote, bizirik ikusi zuten egunetik 31 urte igaro diren honetan.
Omenaldia egin diote Altzan. (Argazkia: Altzako Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimena)
Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak deituta, oroimen ekitaldi bat egin dute Altzakoaren atxiloketaren urteurrenean. 31 urte bete dira gaur
Mikel Zabalza bizirik ikusi zuten azken egun hartatik.
1985eko azaroaren 26ko goizaldean, Donostian, Guardia Zibilak Mikel Zabalzari ETAko kide izatea egotzi eta atxilotu egin zuen. Desagertutzat jo zuten. Bertsio ofizialaren arabera, guardia zibilek Endarlatsara eraman zuten Zabalza, ustezko zulo baten bila, eta ihes egin zuen, Bidasoa ibaira salto eginez. Hogei egun joan ziren, ustez desagertutako tokia goitik behera miatu zuten, eta, azkenean,
Guardia Zibilak berak aurkitu zuen gorpua, Bidasoko uretan.
Omenaldia egin diote
Gaurko ekitaldian azaldu dutenez,
udalak mozio bat onartu zuen. Bertan berresten zuen bere konpromisoa Mikel Zabalzaren heriotza eragin zuten gertaeren argipenean laguntzeko eta bere senideei dagokien erreparazioa eskaintzen parte aktibo izateko, besteak beste. Apirila hasieran, Plataformak eskatuta, Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimeneko ordezkariak eta “Intxaurrondotik pasa ondoren kalte larriak pairatzen jarraitzen duen Idoia Aierberen senideak”, Donostiako Udaleko
Giza Eskubideen Batzordean hartuak izan ziren. Bertan, eskaera zehatzen idatzi bat aurkeztu zuten.
Oraindik, ordea, ez dute Giza Eskubideen Batzordearen aldetik inolako berririk izan, “ez Giza Eskubideen Batzordearen aldetik, ezta udala beraren aldetik ere. Hau al da mozioa onartu eta urte batera gai honekiko udalak eta alkateak duen egiazko sentsibilitatea?”. Hala, euren haserrea agertu dute berriro ere: “Udalaren konpromisoa txalotu genuen bezala, orain, Giza Eskubideen Batzordearen jarrera ozen salatu beharrean gaude”.