Bart Kingmak eta Maite Larburuk hizkuntza gutxituen komunitateen arteko harremanak aztertuko dituzte Garoan
Bart Kingma idazle frisiarra elkartu ditu Beste Hitzak proiektuak. Hizkuntza gutxituen komunitateen arteko harremanak aztertu eta sorkuntzaz solastuko dira. Arazo berdintsuak dituzten artisten enpatia aztertzeko aukera emango du azaroaren 30ean (19:00), asteazkena, Donostiako Garoa liburu dendan egingo dute ekitaldian.
Kingmanek errezitatu egingo du, eta Larburuk, abestu. Nork bere ikuspegitik, nork bere tresnak erabiliz. Idoia Noble Beste Hitzak zuzendari artistikoak azaldu du komunitate artistiko desberdinen artean sortzen den enpatia azaltzen saiatuko direla ekitaldian. Publikoak aktiboki parte hartzeko aukera izango du, galderak eginez eta kontuak plazaratuz.
Neighbor taldeko Maite Larburu musikari hernaniarra eta