Egiako erakusleihoetan euskara ageri da
Euskaraz Bizi Nahi Dugulako dinamika ez da, ordea, dinamika puntual bat izan, jokamolde horri eusten jarraitzen baitute hainbat egiatarrek. Norabidea zehaztuta, hurrengo pausoa zein izan behar den hausnartzen ari dira orain.
Dena den, euskaraz bizitzeko ahaleginak eman ditu bere emaitzak. Auzoko zerbitzuei dagokionez, euskaraz artatzen duten 37 establezimenduren mapa osatu dute. Herritarren ahalegina hutsean geratuko litzatekeela uste du Egia Euskaraz taldeak auzoko denda, taberna eta bestelako establezimenduek beren zerbitzuak euskaraz eskainiko ez balituzte.
Establezimendu horien guztien ahalegina eskertzeko, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako esperientziaren berri ematen duten panelak jartzen ari dira egunotan. Zuei eskerrak da Egia dioen afixa bana ere banatuko zaie, erakusleihoetan jar dezaten.
Euskaraz kontsumitzeaz gain, sendatu ere euskaraz sendatzen dute Egian. Bertako osasun etxean GERTU deituriko programa darabilte. Honen bidez, eskaraz artatzeaz gain, barne dokumentazioa, materiala eta gainerakoak ere euskaraz lantzen dituzte.
Euskararen eguna
Urte guztian euskaraz bizitzen ahalegintzen auzoan Euskararen eguna ospatu gabe ezin utzi. Hona egitaraua:
2016a urte berezia izan da Egian. Euskaraz bizitzeko konpromiso irmoa erakutsi dute hainbat herritar eta eragilek. Urtarriletik martxora euskaraz bizitzeko ahalegina egin zuten, bi oinarri errespetatuz: batetik, euskaldunen artean euskaraz aritzea; eta, bestetik, beti lehen hitza euskaraz egitea eta hitz egin ez, baina ulertzeko gai denari ere euskaraz egitea.
- Azaroak 29, asteartea
- 18:00. Hitzen jolasa, Gaztelekuan.
- Abenduak 1, osteguna
- 17:30. Euskararen murala eta Argitxoren puzlea.
- 18:00. Mihiluze lehiaketa, Gaztelekuan.
- Abenduak 2, ostirala
- 19:30. Pintxopotea Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako esperientzian parte hartu duten norbanako, talde, elkarte eta gainerako auzotarrekin. Elektrotxarangak girotuko du ibilbidea. La Tabernatik hasiko dira.
- Abenduak 3, larunbata
- 17:00. Haurrentzako herri kirolak Blas de Otero plazan.
- 18:00. Euskararen aldeko ginkana, Gaztelekuan.