Ireki dute Lilatoian izena emateko epea
2017ko Lilatoian izena emateko epea zabaldu dute gaur, eta otsailaren 23a arte egongo da zabalik. Kirolprobak.com webgunean eman behar da izena. Izen emateak 10 euro balio du, eta badago aukera 11 euroko izen ematea egiteko. Verdini dantza taldearen aldeko dirua bilduko dute elkartasunezko izen emate honen bidez.
Donostiako Atletiko 28. Lilatoia prestatzen hasi da jada -martxoaren 5ean izango da 2017koa-, eta entrenatzen hasi nahi duten emakumeentzako saio berezi bat egingo du abenduaren 11n: Lila korrika. Lila-Korrika saio honetan parte hartzera animatzen direnek lilaton@lilaton.es posta elektronikora idatzi behar dute.