Groseko San Tomas jaiak badu kartela
Groseko San Tomas jaia iragartzen duen kartela prest dago jada. Auzoko jaietako ohiko kolaboratzaile batek marraztu du, Ibai Etxarri ilustratzaileak. Abenduaren 21ean Txofre plazan egingo duten festarako gonbidapena da kartela.
Zipotz eta Legami, Groseko jaietako pertsonaia nagusiak, agertzen dira kartelean. Txerriz mozorrotzen saiatzen ari dira, baserritarrez jantzitako txerriz inguratuta baitaude. Etxarrik, ohi bezala, ironiaz jantzi du bere kartela.