Turismoa izan dute eztabaidagai
Parte Zaharrean Bizi elkarteak antolatu du hitzaldia eta aretoa bete da.
Parte Zaharrean Bizi elkarteak antolatuta. Liburutegi nagusiko kriptan egin zuten eztabaida, eta aretoa bete egin zen. Bi orduko saioa izan zen, eta bizilagunek euren kezkak eta iruzkinak egiteko tartea ere izan zuten. Parte Zaharreko bizilagunak kezkatuak daude, eta irtenbideei buruz, bereziki, galdetu zieten adituei.
Ostiralean eztabaidari buruzko erreportaje zabala egongo da irakurgai.
Urteak igaro ahala, Parte Zaharreko turista eta bisitari kopuruak gora egiten du. 6.080 biztanleko auzo bat da, baina “saturatuta” dagoela diote bertakoek: 210 taberna eta jatetxe, 180 apartamentu eta 53 pentsio daude egun. Horrekin lotuta daude zarata, etxebizitzen prezioen igoera eta beste hainbat ondorio.
Hori guztiari buruz hitz egin zuten atzo Nerea Kamiok (Turismo ikertzailea), Oscar Garciak (Turismoan lizentziatua) eta Miren Urkixok (EHUko irakaslea),