Norteko geltokiko ataria berreraikiko dute
San Sebastian egunerako jarriko dituzte zutabe nagusiak.
ika-mika sortu zuen Norteko Geltokiko arkupea eraisteak, ondare historikoaren babeserako elkarteen haserrea, esaterako.
Ataria berreraikiko zutela ziurtatu zuen orduan udalak, eta iritsi da eguna. Enrique Ramos, Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, atariko zutabeak Sansebastian egunerako jarriko dituzte beren lekuan.
Tolosako biltegi batean dauzkate gordeta eta aurki hasiko dira jartzen. Lan gehiago emango du zutabeen gaineko frisoak. Desmuntatu zutenean piezak nahiko hondatuta geratu zirela jakinarazi du Ramosek. Baina 3D sistema bidez eskaneatu zituzten eta erreplika bat egingo dute. Kasu honetan betoizkoa egingo dute luzaro iraun dezan.
Horrekin batera, lehengo erloju zaharra ere berriro jarriko dute zegoen leku berean.
Otsaila bukaerarako edo martxoa hasierarako Norteko Geltokiak lehengo itxura hartuko du.
Autobus geltokiko eta Tabakalerako lanak hasi zirenean