Errefuxiatuen alde lan egin duten hiru erakunderentzat izango da Eusko Jaurlaritzak banatzen duen saria.
Errefuxiatuak zelai batean sartu zituzten uneetako bat. (Argazkia: Zaporeak)
Zaporeak proiektuak jasoko du besteak beste aurtengo
Rene Cassin saria. Giza eskubiden arloan egindako lanak saritzea du helburu
Eusko Jaurlaritzak ematen duen sari honek eta aurten errefuxiatuen alde lan egin duten hiru erakunderentzat izango da saria. Horrela, abenduaren 12an jasoko dute saria Zaporeak egitasmoak, Sant Egidioko Komunitateak eta Itsasoko Giza Salbamenduko kideek.
Intxaurrondotik Wukrora elkarteak sortu zuen Zaporeak ekimena eta errefuxiatuei elikagaiak eramatea du helburu. Horretarako guneetan bertan lan egiten duten beste taldeekin elkarlanean aritzen da.
Gasteizen egingo den ekitaldian errefuxiatuen alde egindako lana eskertu nahi izango du horrela Jaurlaritzak.