Antton Troitiño intxaurrondotarra atxilotu dute bart gauean Londresen
Britainiako inmigrazio poliziak egin du atxiloketa eta bihar eramango dute epailearen aurrera
Antton Troitiño intxaurrondotarra atxilotu du bart gauean Britainiako inmigrazio poliziak. Bere Londresko etxean atxilotu dute donostiarra baina oraingoz ez da jakitera eman atxiloketa beraren arrazoia. Baldintzapeko askatasunean aurkitzen den iheslari donostiarra bihar eramango dute epailearen aurrera. Lehengo asteko ostiralean Londresko Auzitegi Nagusiak Troitiñoren estraditazio eskaeraren aurkako helegitea baztertu zuen, espainiako Auzitegi Nazionalak egin duen laugarren estraditazio eskaera. 2013-2015 urte bitartean, britainiako auzitgiek hiru aldiz bota dute atzera esapiniak esketutako estradizo eskaera, azkena, iazko uztailean.