Groseko AEKn Pedro Estonba eta Manuel Etxeberria euskaltegiko irakaslearekin. (Argazkia: Malen Aldalur)
Euskarara hurbildu, euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko hautua egiten dute askok Donostian. Anitzak dira arrazoiak, baina helburua beti da berdina: euskaraz hitz egitea.
Euskararen egunaren atarian AEK -ko eta Urrats euskaltegiko lau ikaslerekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk: Tere Villa, David Sanchez, Pedro Estonba eta Manuel Etxeberria. Lanerako behar du euskara Villak; Sanchez Salamancakoa da eta euskal gizartean integratzeko zubi izatea nahi du euskara; Estonba eta Etxeberria, berriz, jubilatuak dira eta gogoa eta denbora eskaini nahi diote euskarari.
Bihar argitaratuko dugu erreportajea osorik IRUTXULOKO HITZAn.