Euskara eta debekua, biak bat zirenekoak
Euskararen eguna ate joka dugu. Abenduaren 3a da horretarako aukeratu den eguna, Nafarroaren eguna.
Ezagutza bermatua omen dago, Donostia euskararen hiria omen da. Erabilera, horretan jarri behar dela indarra diote adituek. Bueltaka eta bueltaka dabil mundua eta zikloak izaten omen ditu bizitzak. Naturalki ahotik sortzen ziren hitzak debekuz isilarazi zituzten, eta errepresioaren zauri haiek ezin sendatuz dabil oraindik euskalgintza.
Euskara bolo-bolo ibiliko den egunotan, atzera begira jarriko da Irutxuloko Hitza. Euskara ikastea zaila bada, zailagoa izan baita ahopeka aritu beharra. Ostiraleko papereko edizioan argitaratuko du Irutxuloko Hitzak horren inguruko gogoeta.