72 urte zituen Atletiko San Sebastian eta Askatuak talde donostiarretan jokatu zuenak.
Shegun Azpiazu, bigarrena ezkerretik. (Argazkia: ASKATUAK)
Shegun Azpiazu saskibaloi jokalari ohia hil da gaur 72 urte zituela. 2,10 metro neurtzen zituen donostiarrak besteak beste hiriko Atletiko San Sebastian eta Askatuak saskibaloi taldeetan jokatu zuen.
Parte Zaharreko pibota kirol honetako historikotzat dute adituek. Hirurogehiko hamarkadan hasi zen jokatzen 17 urte besterik ez zituela Atletiko San Sebastian saskibaloi taldean. 9 denboraldi egin zituen talde harekin 26 urterekin Bartzelonara joan zen arte. Bost urte beranduago itzuli zen Donostiara, zehazki, Askatuak taldera. Bere azken denboraldian, Josean Gasca entrenatzaile zutela, ACB ligara igo zen taldea, 5. postuan amaitu zutelarik.
Jokatzeari utzi zion baina Askatuak taldeari lotuta jarraitu zuen. Horrela, talde donostiarraren entrenatzaile izan zen bost denboralditan zehar, 1982tik 1989ra bitarte.
Kirolari handia izateaz gain, ‘Shegundito’, auzoan ezagutzen duten bezala, oso ezaguna eta maitatua izan da beti Donostian eta batez ere Parte Zaharrean. Inoiz ez zen oharkabean pasatzen bere alturagatik auzoko kaleetan zehar lagunekin ibiltzen zenean.