Azken unera arte ez dute esango non eskainiko duen kontzertua Belakok
Music Box jaialdia agurtzeko kontzertua eskainiko du belakok abenduaren 17an, dena den, ez dute non izango den esan nahi izan. Hitzordua 20:00etan Easoko tren geltokian izango da: “trena hartu eta…”.
Music Box Festibalak modu berezian esan nahi dio agur 2016 urteari eta Donostiako Kultur Hiriburutzari. Hiriburutzaz gain, kontzertu honekin “Hamen” diskoa aurkezteko bira amaituko dute.
Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai www.ticketea.com atarian, 12 euroren truke.