40 urte dira Atotxako futbol zelaian ikurrina atera zutenetik
1976ko abenduaren 5ean jokatu zuten Atotxan Realak eta Athleticek euskal derbia. Espainiako Ligako 13. jardunaldia zen, eta artean legez kanpokoa zen Ikurrina Hego Euskal Herrian. Legez kanpokoa, eta Frankismo garaian, jazarria. Egun horretan, ordea, historiarako irudia utzi zuten bi taldeek. Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar, bi taldeetako kapitainak, eskuan ikurrina zeramatela irten ziren Atotxako zelaira. Atzean, bi taldeetako hamaikakoak, eta harmailetan, txalo zaparrada. Gaur dira 40 urte irudi hartatik.