Espainiako Errege-Erreginaren bisita dela eta protesta egin dute Euskal Errepublika aldarrikatuz
Viktoria Eugenia kanpoan bildu dira hamarnaka lagun elkarretaratze batean bisita hau salatzeko.
Espainiako errege-erreginak Donostian izan dira gaur abenduak 5. Hain zuzen ere, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak antolatzen duen Arte Ederretako Merezimendurako (sic) Urrezko Domina ekitaldian, Viktoria Eugenian. Eguerdiko 12:00ak inguru iritsi dira eta Donostiako alkateak, Eneko Goiak eta Ernesko Gascok, harrera egin diete.
Bitartean, Viktoria Eugenia parean, hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute euskal errepublikaren alde eta monarkiaren bisita salatzeko. Ikurrina eta bandera errepublikarrak eskuan, “Monarkiarik ez!” eta “Gora Euskal Errepublika!” oihuak entzun ahal izan dira. Segurtasun neurriak oso nabariak zan dira goizean goizetik.