Izotz pista bat jarriko dute aurten ere Grosen
SShops Donostia plataformaren ekimenez prestatu dute izotz pista. Merkatarien plataformak erosketak dinamizatu nahi ditu, herritarrei aisialdirako eta kirola egiteko alternatibak eskainiz. Hain zuzen, SShops plataformako dendetan erosten dutenek doako sarrerak eskuratu ahal izango dituzte. Edonola ere, sarrerak 3 euroan eskuratzeko aukera izango da. Kanpaina honekin bat egiten duten dendatan Okendo, Katalunia plaza eta Atotxako parkingetan ordu erdiz doan aparkatzeko txartelak eskainiko dituzte.
Gabonetan izotz pista bat jarriko dute Groseko Katalunia plazan, iaz bezala. Haur zein helduek gozatu ahal izango dute aisialdirako gune honetaz. San Ignazio elizaren ondoan jarriko dute izotzean patinetan ibiltzeko pista. Abenduaren 17an, larunbata, irekiko dute, eta urtarrilaren 8a arte izango da zabalik.