Juan Luis Zabalak idatzia, auzolanean kontatua
Martuteneko Euskara Batzordeak bultzatuta, auzoari buruzko ipuin bat sortu dute. Juan Luis Zabala idazleak idatzi eta 25 auzotarrek baino gehiagok irakurri dute. Dena auzolanean prestatu dute, eta bideoan grabatu dute. Euskararen egunean aurkeztu zuten bideoa, eta orain sare sozialen bidez zabaldu dute. Belarriak erne, eta begiak prest! Hemen duzue ‘Engraxi eta Klaus egun batez Martutenen’ ipuinaren kontakizuna bideoan; auzolanean kontaturiko Juan Luis Zabalaren ipuin bat. Eta kontakizunaz gain, grabazioan zehar gaizki egindakoak eta beste pasarte umoretsu batzuk ere jaso dituzte beste bideo batean!
Erlazionatutako edukiaAuzolanean auzoarentzat