Meson Portaletas tabernako pintxoa izan da onena
Sagardo Apurua, sagardoaren inguruko azoka. Aurten lehen aldiz, gainera, Sagardo Apurua pintxo txapelketa antolatu dute.
Epaimahaiaren ustez, Parte Zaharreko Meson Portaletas tabernako pintxoa izan da onena: bakailoa onddo nahaski eta gaztarekin.
Atzo egin zuten lehiaketa, ondorengo jatetxeen artean: Cafe La Concha, Meson Portaletas, Casa Bergara, Tiburzio, Gasteiz, La Perla eta Ordizia jatetxeak.
Gipuzkoako Ostalaritza elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak elkarlanean antolatutako lehiaketa izan da, ostalaritza sektorea indartze aldera. Antolatzaileak gustura agertu dira izandako arrakastarekin, eta hurrengo urtean errepikatzeko asmoa erakutsi dute.
Osteguna arte zabalik izango da