Amara Bai 2016-12-07 11:24:00
‘ARROKAKO FRONTOIA EZ DA ZERUTIK IKUSTEN’
“Zerutik gertu zuloak daude
zure bihotza bezain beltzak,
zerutik gertu ez dira entzuten albisteak
beren odol putzuekin,
gaizki egoten da zerutik gertu,
ez, nik ez dut zerutik gertu egon nahi,
hemen egon nahi dut, lurrean etzanda,
bere taupadak, amodioak eta miseriak
entzunez
…”
Ruper Ordorika

Ruper Ordorikak musikatutako Zerutik gertu ez da ondo egoten abestiak Dionisio Cañas poetaren hitzak hartzen ditu. Poetak ez du zerutik gertu egon nahi, handik, zerutik ez bait dira esperientzia errealak sentitzen, handik ez bait dira bizitzak eskeintzen dituen usain, soinu eta sentsazioak nabaritzen.
Badira zerutik gertu egotetik praktikatzen diren hirigintza moduak, hiria zerutik begira egiten dituztenak alegia. Gizakiak hegan egiteko ametsa kunplitu eta berehala erabili zituen “aire-teknologiak” guda tresna gisa alde batetik eta lurraldea eta hiriak “ordenatzeko” bestetik. Metodo bihurtu da airetiko bista geure hirien plangintzan.
Jakina denez, eta poetak ondo adierazi bezala, zerutik ez dira hiriek dituzten xehetasunak ikusten eta sentitzen, are gutxiago entzuten. Eta zerutik begira, hirien eraldaketak auzo zati berri estandarrak eskeintzen dizkigu ordainetan. Memoria edota aitzineko trazarik gabeko espazio publiko zabal eta homogeneoek definitzen dute oinarri juridiko-ekonomikoan besterik oinarritzen ez diren plangintzek. Bestalde, eginiko sarraskiak modu arinean erreparatze aldera, ondarea goraipatzen da arkitektura aukeratuei mozorroa jantzi eta hiri berrien errelato tragikomiko baten antzezle bihurtuz, trasmisio ahalmenik gabeko eraikin goibelez beteriko paisaia.
Autokritika sakon baten faltan, arkitekturaren praktika zaharkituek nekez onartzen dute ondare eraikia babestetik haratago badirela hiriak jasotzen dituen bestelako memoria eta trasmisio mekanismoak. Hauek ikustezinak dira zerutik. Hiria memoriaren gordailu zein eguneroko bizitzen euskarri dela ulertzen dugunok, poetak dion bezala, nahiago dugu “lurrean etzanda” jarri, giza eskala duten kale eta plazen bilakaera sentitu eta auzoen memoria trazatzen duten izkin, marka edota soinuak jasoz berriz ere hiria berpentsatzeko.
Donostiak bere historian izan dituen auzo merkatuak desagertuta,orain, auzo plaza-frontoien desagertze isila datorrela dirudien honetan, hiria berpentsatze jarrai bat dela pentsatzen dugunon ahotsa altxatu beharrean ginake Donostiako frontoi txikien frontisetan oiartzun egin eta erabakiok hartzera doazen ordezkari eta jarduneko kideen belarri, azal eta kontzientzian dardara sor dezaten.
Badira moduak hiriak berdefinizio etengabean murgiltzeko aurrekoen memoria trazadura eta hauei txertatuak diren bizipenak ezabatu gabe, haietatik izan bait dira gure hiriak auzoz hornituak eta gure auzoek egin dituzte hiriak bizigarri.
Azken finean ezberdintasunik gabeko hiriak gorputz hustuak besterik ez bait dira, mozorro tragikomikoak besterik ez, turismo eta hiritar estandarizatuen bizitza enmarkatzeko.
Juanjo Arrizabalaga, Iñaki Begiristain, Jon Begiristain, Lauren etxepare, Ula Iruretagoiena, Javier Puldain, Ibon Salaberria, Koldo Telleria eta Ibon Telleria (Arkitektoak eta EHU-ko Arkitektura Eskolako irakasleak)