Botilak zutik jartzeko erronkari helduko diote Amaran
Botilak zutik jartzeko erronkarako entrenatzen hasi dira Amarako haur eta gaztetxoak. Modan jarri dira erronka hauek, eta auzoan txapelketa egitea erabaki dute. Igandean, abenduaren 11n, Amarako lehen Botila Challenge Txapelketa egingo dute Arrokako frontoian, 11:00etan.
Ur botilla bat hartu, ur pixka batekin bete, goruntz bota, eta zutik erortzea da erronka. Izena ematea doakoa da –proba hasi baino 10 minutu lehenago egin daiteke–, baina 12 urtetik beherakoentzat izango da erronka. Gozokiz betetako botilak izango dira sariak.
Botila Challenge-arekin hasiko dira giroa berotzen, baina jarduera gehiago egingo dituzte. Barrene herrikoia egingo dute 11:30ean, eta ondoren, 12:00etan, bertso pilota. Patri Espinar, Ibon Taberna, Eneritz Arrieta eta Mikel Olazabal pilotariek parte hartuko dute, baita Eli Pagola eta Unai Gaztelumendi bertsolariek ere. Musikaz alaituko du eguna Kaña 2 Kaña taldeak.