Gizarte zerbitzuak Morlansen duen zentroa handitu egingo dute
Gizarte Zerbitzuak zortzi zentro ditu, Loiolako Erriberako zentro berria kontuan izanda.
Azkena irekitako honek erriberatarrei ez ezik, Loiola, Txomin Enea, Martutene eta Amara Osinagako auzotarrei ere eskaintzen die arreta. Orain arte Morlansko bulegoetara joaten ziren auzo hauetako herritar guztiak, eta jende andana pilatzen zen bertan.
Oraindik orain Morlansko zentroan jende asko artatzen dute. Horregatik, lokala handitu eta egokitzea erabaki du udalak. Hala, Leire plazako 6 eta 7 zenbakiak hartzen dituen zentroa egokituko dute.
Lurgoien S.A.U. enpresa arduratuko da lanak egiteaz. 362.255 euroko aurrekontua izango du, eta bost hilabeteko epea lanak amaitzeko.
Gaur egun