Aitonen Etxea, Intxaurrondon.
Construcciones Moya S.L izango da Intxaurrondoko Aitonen Etxea zahar-etxea egokitzeaz arduratuko dena.
Donostiako udalak bi lokal erosi zituen zahar etxea handitzeko, eta hortaz gain sarrera-irteerak ere egokitu beharra daude. Izan ere, Aitonen Etxea da
irisgarritasun arazo handienak dituen egoitza. Erabiltzaileek hainbat eskailera maila igo behar dituzte eraikinera sartzeko, eta horrek asko zailtzen die bidea mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileei.
Handitze eta egokitze lanek 383.227,18 euroko aurrekontua izango dute, eta behin lanak hasita,
bost hilabetean amaitu beharko dituzte.