Abenduaren 11an eta 20an egingo dituzte jardunaldiak. (Argazkia: Donostiako Emakumeen Etxea)
‘Erresistentzia ekofeministak’ izenpean jardunaldiak antolatu ditu Donostiako Emakumeen Etxeko ekofeminismo batzordeak, “heteropatriarkatuaren aurrean dauden era desberdinetako erresistentziez hitz egiteko”. Abenduaren 11an eta 20an jarri dute hitzordua.
Abenduaren 11an 12:00etan hitzaldia eskainiko du Maryam Fathi, Kurdistango Emakumeen eta Kurduen eskubideen aldeko ekintzaileak:
Lurraldearen defentsan: komunala, kapitalismo inperialistaren aurrean. Beste mundu batzuk sortuz. Bestalde,
La guerra de las chicas dokumentala egongo da ikusgai.
Abenduaren 20an 18:00etan Edurne Pujana Debaren txanda izango da, Setem fundaziotik egindako
Indarkeria kontsumitzen al dugu? ikerlana aurkeztuko du tailer baten bidez. Antolatzaileek azaldu dute, kontsumo kapitalista orokorrak dakartzan indarkeria matxisten inguruko hausnarketa bat sortzea dela helburua.