‘Hormek diote’ egitasmoa, Intxaurrondon. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
‘Hormek diote’ proiektua agurtzeko lau film labur emango dituzte Donostian, Pasaian eta Errenterian. Donostia 2016ren eta Ereitenen proiektua da
Hormek diote, eta artea eta teknologia berriak batzea da egitasmoaren helburua.
Proiektu honen barruan hainbat ikus-entzunezko sortu dituzte (bi dokumental, film labur bat eta mapping bat), eta mural handiak margotu dituzte Intxaurrondon, Egian, Trintxerpen eta Errenterian.
Donostia 2016k eta Ereitenek amaiera emango diote Hormek diote proiektuari, horren bidez sortu diren lau ikus-entzunezko emanaldiekin:
Hormek diote, Eta gorrek entzuten dute, Gure hormek eta Izenbururik gabe (kapital gaineko teknika mistoa) film laburrak. Ikusgai egongo dira, Intxaurrondon, Trintxerpen, Errenterian, Egian eta Altzan.
Koldo Almandozek koordinatu du
Hormek diote dokumentala, eta 2015ean, Donostian eta inguruko bi herritan (Pasaia eta Errenteria) muralak margotuz hasitako proiektuaren unerik nabarmenenak ekarri ditu gogora.
Film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin.
-Astelehena, abenduak 12, 19:00etan: Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia.
-Asteartea, abenduak 13, 19:00etan: Trintxerpeko alkateordetza, Pasaia.
-Asteazkena, abenduak 14, 19:00etan: Niessen kulturgunea, Errenteria.
-Larunbata, abenduak 17, 12:00etan: Tabakalerako zinema-aretoa, Donostia.
-Asteartea, abenduak 20, 19:00etan: Tomasene Kultur Etxea, Donostia.
Saio guztietarako sarrera librea izango da aretoa bete arte, eta solasaldia izango dute proiektuan parte hartu duen artista batekin.
Informazio gehiago
hemen.