Loiolako Erribera. (Argazkia: Miren Azkarate)
Udazkenari agur esan eta neguari ongi etorri emateko festa antolatu dute abenduaren 11an Loiolako Erriberan:
Neguaren zain, udazken amaiera jaia.
Egunez egingo dute festa heldu zein haurrek.
10:00. Diana
11:00. Ipuin kontalaria
11:30. taillerrak eta eskulanak umeentzat
11:30. 35 minutuko txangoan Urumea ibaitik motordun txalupan. Adin guztietako jendearentzat. Azalpenak euskaraz izango dira
Azken jarduera honetarako sarrerak aurrez erosi beharko dira Guiseppe Verdi plazan 2 euroren truke.
Haritzalde Natur elkarteak eta Loiolako erriberako auzo elkarteko euskara taldeak antolatu dute elkarlanean.