Ondarretako harriak aztertzeko 30 bat zundaketa egingo dituzte
Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean zundaketak egingo dituzte Ondarretako harriak aztertzeko. Zenbat, nolakoak eta zenbateko sakoneran dauden aztertu nahi dute zehazki, gero neurri egokienak hartu ahal izateko.
Azkerketak egiteko 30 bat zundaketa egingo dituzte. Sei metro arteko sakonerako zuloak egingo dituzte hondartzaren goiko aldean, eta metro eta erdiko sakonerakoak itsasertzean. Horrela, harriak ateratzeaz gain, zuloen hormak berak ere aztertuko dituzte.
Zundaketetan ateratzen diren harrietako batzuk hondakinak dira. Hauek Astigarragako Ekotrade plantara eramango dituzte. Bertan aztertu eta eraikuntza lanetarako material gisa erabiltzeko birziklatuko dituzte.
Itsasbazterrean naturalki agertzen diren harriak, berriz, berriro bertan utziko dituzte. Zundaketa zuloetan sartuko dituzte eta hondarrarekin estali; Aranzadik 50 tona harri ateratzea aurreikusi du.