20. Korrikak badu abestia: 'Zirkorrika'
Zirkorrika izena du 2017ko Korrika-ren abestiak. Xabier Zabalak sortu du doinua, eta Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak. Oreka TXeko kideak, Jarauta 69 txaranga, Ilargi Berdea eta Asvinenea zirku taldeak… Sortzaile askok parte hartu dute abestiaren grabazioan. Hainbat abeslarik jarri diote ahotsa Korrikaren abestiari: Izaro Andres, Oihana Fernandez, Jurgi Ekiza, Miren Narbaiza eta Pettik, besteak beste. Kantuaren bideoklipa berriz, Hiru Damatxo-k zuzendu du.
Joan den azaroan aurkeztu zuten Donostian 20. Korrika. Batzuk lelopean hasiko da euskararen aldeko egitasmoa 2017ko martxoaren 30ean, Otxandion. Apirilaren 9an amaituko da Iruñan, herriz-herriz eta eskuz-esku lekukoa pasa ondoren.
Erlazionatutako edukia20. Korrika aurkeztu dute Donostiako San Telmo Museoan