Añorgan ere ospatuko dute San Tomas
Auzoko gazteen eskutik, mokadutxoa egiteko aukera izango dute bizilagunek.
San Tomas eguna abenduaren 21a da, eta egun horretan bertan ospatuko dute Añorgan, 11:30etik 14:00etara.
Auzoko gazteen eskutik, gaztetxearen kanpoaldean egingo dute jaia. Taloak eta txistorra izango dituzte jateko bertaratzen direnek, eta sagardoa upeletik edango dute, txotx eginez.