Elkartasunezko partida izango da ostiralekoa
GBCk jolastailu bilketa bat egingo du Gurutze Gorriarekin batera, eta Why Not fundazioak hainbat sari zozkatuko ditu.
Gabonak iristear diren honetan, Gipuzkoa Basketek bere harri koskorra ekarri nahi die beharrak dituztenei. Horretarako, ostiraleko Club Melilla Baloncesto taldearen aurkako partida elkartasunezkoa izango da. Bertan, jostailu bilketa bat egingo du GBCk Gurutze Gorriarekin batera, Beren eskubideak jokoan kanpainaren barruan, eta Why Not? fundazioak zozketa handi baterako txartelak salduko ditu.
Horregatik, saskibaloi taldeko zaleei partidara jostailu berri batekin joateko eskatu diete, eta trukean Marin Peixegalegoren aurka abenduaren 30an jokatuko duten partidarako sarrera bat oparituko diete. Jostailuak Gurutze Gorriak JA Gascaren sarreran jarriko duen karpan utzi ahal izango dira 19:00etatik partida hasi arte.


