Sahararen aldeko janari bilketa egingo dute asteburuan
Aurreko urteetan bezala, 2017an ere Elkartasun karabana antolatu da Tindoufen bizi diren errefuxiatu sahararrei laguntzeko.
Oinarrizko elikadura beharrak bermatzea da helburua, eta horretarako janari bilketa bat egingo dute. Honako hauek izango dira bilketa guneak:
–Garberan: Abenduak 16, 15:00etatik 21:00etara.
Abenduak 17, 10:00etatik 21:00etara.
–Bretxan: Urtarrilak 14, 9:00etatik 20:00etara.
Janariaz gain (arroza, pasta, lekaleak, azukrea eta hegaluzea edo sardinak oliotan) konpresak ere jasoko dituzte.
Hortaz gain, elkartasun karabana osatzen duten kamioiak erosteko euskal erakundeen diru ekarpena balioatuko dute.