Txantxarreka gaztetxeak mendi taldea sortu du
Lagunartean, lasai-lasai mendian ibiltzeko plana proposatu du Antiguako Txantxarreka gaztetxeak. Ostiral honetan lehen bilera irekia egingo dute, eta dena zehazteko asmoa dute. Egitarau bat prestatu dute jada, baina proposamen eta ekarpen gehiago jasotzeko prest daude. Bat egin nahi duzula? Zerbait gehiago proposatu nahi duzula? Joan zaitez aurkezpenera (ostirala, abenduuak 16, 19:00etan).
Behin behineko egitaraua:
- Abenduak 18 (igandea) Adarra.
- Urtarrilak 29 (igandea) Txindoki.
- Otsailak 18 (larunbata) Udalaitz.
- Martxoak 19 (igandea) Aiako Harriak.
- Apirilak 29 (larunbata) Aizkorri.